Getxoko hondartzak garbitzeko, 1,3 milioi euro emango ditu Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 2a, 20:59

Udalerriko hondartzen egokitzapena eta garbiketa koordinatzeko asmoz, Getxoko Udalarekin elkarlanerako hitzarmena sinatzea onartu du gaur Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Horren arabera, 1.324.346 euro emango ditu foru erakundeak eta 2007ko abenduaren 31ra arte izango du iraupena. Udalak, berriz, Areeta, Ereaga, Arrigunaga eta Gorrondatxe hondartzak ez-ezik, bertan dauden instalazioak eta zerbitzu publikoak ere garbitzeko konpromisua hartuko du

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak beregain hartuko ditu garbiketa lanen gastuak. Besteak beste, 278.500 euro gehienez 2004an, 338.363 euro 2005ean, 348.514 euro 2006an eta azkenik, 358.969 euro 2007an.

Udalaren ardura den arren, 1981etik egiten ditu, hondartzen garbiketa lanak, foru erakundeak, "lurralde osoko biztanleen aisialdirako guneak direlako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun