Ludotekara joateko adina duten neska-mutikoentzat, igeriketa-ikastaroa antolatu du Berangoetako Kultur Etxeak, hau da, 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Sopelako Udal Igerilekuan egingo dute, martxoaren 23tik aurrera, astelehenero, 18:00etatik (autobusa hartu) 19:40ak arte (Berangoetara itzulera). Horrela, ekainaren 28ra arte luzatuko da ikastaroa. Berangon erroldatuta egoteaz gain, igeri egiten jakitea ezinbestekoa izango da bertan parte hartzeko. Eta salneurria 18 eurokoa izango da, autobusa eta igerilekuko begiraleen zerbitzuak barne.
Izena emateko epea martxoaren 13ra arte egongo da zabalik. Eskari kopurua eskainitako tokiak baino handiagoa balitz, martxoaren 16an egingo litzatekeen zozketa publiko baten bidez zehaztuko lirateke onartutakoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.