Acnur-ek familia eta aberria utzi behar duten emakume errefuxiatuek pairatzen duten egoera tamalgarria salatu nahi du. Erakusketa honek, nahiz eta egoera latza jasan, euren bizitzak betetzen duten koloreak, musikak eta erritmoak jakinarazi nahi ditu.
Astelehenetik ostiralera ikus daiteke, goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara. Larunbatetan goizez bakarrik egongo da zabalik.