Besteak beste, Erromoko Santa Eugenia kalean; Areetako Barria eta Tomás Olabarri Kaian; Lertegin, Zugazartetik hurbil; Algortako Villaondoetan (Iturgitxi eta "Las Uves" artean); eta Goierrin (Aiboa eta Jolaseta artean) egingo dituzte galtzadak konpontzeko lanak. Amaitzeko epea 4 hilabetekoa da, eta hortaz uda hasierarako amaitu egongo direlakoan daude.
2004 urtean, bideak konpontzeko inbertsioen atalera zuzendutako udal aurrekontua 807.000 eurokoa da, guztira.
Espaloi zatia Sarrikobason
Beste alde batetik, Algortako Sarrikobaso kalean espaloi zati bat egingo du Udalak, Bidebarri kalearekin bat egiten duen lekuan. Zarraoak azaldu duenez, "kale zati pribatua da 9 eta 11 zenbakien aurrekaldean dagoena, eta espaloiak igaro behar lukeen toki bera hartzen du. Hortaz, irtenbide bat bilatu arte hiri itxurari dagokionean, proiektu txiki bat bururatu zaigu espaloi bat eraikitzeko". Espaloiaren zabalerak, bere gunerik estuenean, 1,54 metrokoa izango da, eta ondorioz, alkatearen hitzetan, " gune horretako oinezkoen pasabideari irtenbide bat emango dio, baita ibilgailuentzako igarobide egokia, 6 bat metrokoa, bertako aparkalekuak mantenuz gainera".
Beraz, behin behineko lana da eta obra amaitzeko epea hilabete batekoa da, apirila-maiatzerako amaituta egon daitekeelarik. Bere aurrekontua 37.600 bat eurokoa da.
Azkenik azpimarratu, 139.000 euro bideratuko direla Areetako Gobela eta Santa Ana kaleetako estolderia sarea konpontzeko.