EHUko langileen baldintzak hobetuko dituela esan du Doñatek, eta autonomia aldarrikatu du
Hauteskundeak inpugnatu ditzake Doñatek
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea aukeratzeko hauteskunde kanpaina gaur hasiko da. Datorren martxoaren 24an egingo dira, eta, apurka-apurka, euren mezua zabaltzen ari dira zazpi errektoregaiak. Orain arte, Klaustroak 300 lagun inguru aukeratzen zuen errektorea, baina, aurten lehen aldiz, sufragio unibertsal ponderatua hauteskunde sistema erabiliko dute. Hala, 59.000 lagun baino gehiagok izango dute bozkatzeko aukera. Javier Muniozguren errektoregaiak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak atzo esan zuenez, horrek aldaketak eragingo ditu hautagaien jarreran, boto eskubidea duten guztiengana heltzeko agenda zabala prestatu behar izan duelako.
Gehiago irakurri