Francisco Doñateren hautagaitzako kideak pozik azaldu dira gaur bidali duten prentsa ohar batean. Izan ere, EHUko Hauteskunde Batzordeak gaur goizean jakinarazi du hautagaitza horrek eginiko eskaera kontuan hartuko duela.
Doñatek uste du ospitaletan bozkatzeko mahaiak jarriz gero, ospital ezberdinetan irakaskuntza eman eta jasoten duten irakasle eta ikasleek errazago izango dutela boza ematea.