Aisialdi ikastaroetan izena emateko epea zabalik Goñi Portalen

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 12ra bitartean, "aisialdi ikastaroak" bezala ezagunak diren kurtsoetan izena emateko aukera egongo da Plentziako Goñi Portal Kultur Aretoan. Hiru hilabeteko iraupena dute eta horietako bat gurpil gainean paninatzen ikastera zuzenduta egongo da. Horretaz gain, artilearekin egindako eskulanak eta kamera digitalen erabilera ere jorratuko dira. 40 eurokoa da matrikularen zenbatekoa.

Informazio gehiago:
Goñi Portal Kultur Aretoa
Kale Barria, 2
946 775 541