Umeentzako aisialdi-jarduerak egingo dira euskaraz, larunbatean hasita, Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 5a, 15:50

Umeen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko asmoz, hainbat ekimen abian jarriko ditu Leioako Udalak. Epi y Blas, Biltoki eta Amets Berria herriko aisialdi-taldeekin elkarlanean, hilabete bakoitzeko lehenengo larunbatean egingo dira. Hasieran, txikienentzat zuzenduta egongo dira jarduerak, udal arduradunek adierazi dutenez, "horien artean dagoelako euskal hiztunen portzentairik handiena". Umeek aisialdia euskaraz gozatzeko, "jarduera eskaintza eskasa" egon da orain arte, gaineratu dutenez.

Besteak beste, ipuin kontalari saioa egongo da, larunbat honetan, Kandelen Argipean taldearen eskutik. Apirilaren 3an, berriz, Txan magoak eskainiko du ikuskizuna. Ekitaldi biak Sabino Arana Kultur Aretoan egingo dira, 17:00etatik aurrera eta sarrera dohainik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun