2004ko apirilaren 26ra bitartean, arratsaldeko zortzietan, euren lanak aurkezteko aukera edukiko dute, postaz zein Kultur Etxean bertan, Gorlizko XII Argazki eta Diapositiba Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek. Gaia edozein izan daitekeen arren, beti ere, udalerriarekin zerikusia izan beharko du. Horretaz gain, 18 x 24 zentimetro baino gehiagoko euskarri gogorrean aurkeztu beharko dira argazkiak. Diapositibak, berriz, 5 x 5 zentimetrotako markoan.
Lan bakoitzak leloa edukiko du eta kartazal batekin batera aurkeztuko dira, honen barruan egilearen datuak egongo direlarik, eta kanpoaldean leloa bera.
Irabazlearen izena 2004ko maiatzaren 8an emango da ezagutzera, 13:00etan Gorlizko Erakustaretoan (Eloisa Artaza, 3) egingo den ekitaldian. Bertan sariak banatuko dituzte: 300 euro diapositiba kategorian, sari bakarrean edo bitan emango dena, eta beste mila euro argazkietarako (hainbat saritan banatuta). Gorliz irudia hobeto adierazten duen argazkiarentzako ere egongo da.
Informazio gehiago:
Gorlizko Kultur Etxea (Krutzeta, 5)
946 774 000 http://www.gorliz.net
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.