Hainbat komunikabidek atzo jakitera eman zutenez, Iñigo Igartua Barandiaran Getxoko PPko zinegotziaren emazteari leporatu diote, Neguriko Karmengo zonaldean, zarama eta birziklatzeko gaiak biltzeko ontziak erretzea. Azken bost egunetan gertatutakoak kale borrokari egozten zioten arren, bertan jarritako behaketa dispositiboari esker, B.Y.Y. emakumea atzeman zuen, ostiraletik larunbaterako gauan, Udaltzaingoak. Identifikatu zutenean Igartuaren emaztea zela konturatu ziren polizia agenteek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.