Epaiak adierazten duenez, jasotako kalteen "froga nahikorik" ez du aurkeztu Onaindiak. "Egiaztatuak izan ez diren bi faktura baino ez ditu aurkeztu, surf-ohola eta jantzia ez zituen ezta epaiketara eraman", dio sententziak. Izan ere, idatzian irakurri daitekeenez, "argazkiak baino ez" zituen eraman bertara surflariak, "horien bidez ezin da igarri kalteak galipotak eraginda diren ala ez". Horretaz gain, Onaindiak aurkeztutako bi testiguak, gertaerak izan ziren eguna ezin izan zutela zehaztu aipatzen da ere bai.
Hori dela eta, "The London Steamship Owners Mutual Insurance Assotiation Limited" enpresari absoluzioa eman eta Iñigo Onaindia prozesuaren gastuak ordaintzera kondenatu du Bilboko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiak.
Iñigo Onaindiak alegatu zuenez, enpresa horrek ordaindu behar zituen kalteak. Hura delako "Mare Shipping" Prestige untziaren jabearen eta "Universe Maritime" armadorearen aseguru-etxea.
Hala ere, epaiak adierazten dunez, suflariak ez du frogatu Prestige bi erakunde hauena den. Are gehiago, "frogatu egin balu ere, hauek arduragabe jokatu duten ez du ezerk egiaztatzen".