Guztien artean aipatzekoa da Ander Gurrutxaga, Josu Aramberri EuskoNIXeko koordinadorea sartu du hautagai-zerrendan. Gainera, "bat" hitzaren ondoan lotzen diren USB kable bik osatzen dute kanpainaren logoa. Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuordea izan zen Gurrutxaga, eta Aramberrik gidaturiko Berrikuntza Errektoreordetza eratzea hitz eman du, sare telematikoak eta campus birtuala sustatzeko.
Javier Muniozguren Ingeniaritza Eskolako zuzendariak, Francisco Doñate Medikuntza katedradunak eta Juan Ignacio Pérez Euskara errektore izandakoak ere konpromizu hori hartu dute euren programetan. Azken honek, Pello Salaburu errektore izandakoaren laguntza dauka, besteak beste. Berrikuntza Errektoreordetzaren gidaritzarako Xabier Etxague Filosofia doktorea proposatzen du Perezek eta 'Unibersitas' egitasmoa garatzea ere, zientzia eta teknologiari buruzko euskarazko telebista kanal telematikoa sortzeko.
Erreibindikazio ohikoen artean dago, Internetera sartzeko kablerik gabeko Wi-Fi sareekin betetzea campusak. Juan Ignacio Pérez, Iñaki Antigüedad eta Javier Muniozguren errektoregaiek proposatzen dute. Hala ere, Iñaki Antiguedad geologoa litzateke software libreari erreferentzia egiten dion bakarra. Julio Abascal Informatika doktorearen eskuetan utziko luke Berrikuntza Errektoreordetza.
Beste alde batetik, Apple eta Linux bezalako beste plataformetara zabalduko duela Campus Birtuala dio Francisco Doñatek, Microsotf-en "monopolioaren kontsolidazioa" saikesteko asmoz. Gainera, ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarria eskuratzeko erraztasunak ematea proposatzen du. Honetan moderatuagoa izan da Antiguedad, ikasle bakoitzeko helbide elektronikoa baino ez du hitzeman berak.