Erandioko udal egoitzako garbiketa, harrera, office eta mantenimendu langileek adierazi dutenez, "San Jose zentroko beste beharginei, Osakidetzako hitzarmen kolektiboak finkatzen duen soldata ematen bazaie, zergatik ez dugu eskatuko, hitzarmen horren arabera, garbiketan lan egiten duen batek adina kobratzea".
Are gehiago, Erandioko alkateari leporatzen diote oraindik ere egoera horrela jarraitzea, "Mikel Arieta-Araunabeña atzera egin du soldatak berdintzeko emandako hitzan", salatu dute. Hala ere, "enpresaren eta langileen arteko negoziaketa bidez" konponduko litzatekeela arazoa adierazi du, behin baino gehiagotan, alkateak.
Kontrolak
Zentroko osasun eta garbitasun egoera jakiteko kontrolak egiten dituzte, etengabe, Udal zein Eusko Jaurlaritzako teknikariak, Joseba Goikuria egoitzaren ardura daukan zinegotziak pasa den astean adierazi zuenez. Hala ere, "etorkizunean egoera txarrera egiten badu, gaixoetako batzuk beste zentroetara eramatea" ez du baztertzen Goikuriak, "beti ere senideak jakinaren gainean egonda".
Horrelakorik gerta ez dadin, gutxiengo zerbitzuak zabaltzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Erandioko Udalak.