Gaur goizean Madrilen izandako atentatua dela eta, dolu hiru egun deitu ditu Berangoko Udalak:
"Gaur, martxoak 11, Madrilen izandako atentatu bortitza dela eta, sarraski gizagabe hau gaitzetsi nahi du erabat Berangoko Udal Batzordeak, eta geure elkartasuna adierazi nahi diegu biktimei eta euren senitartekoei. Horretaz gain, besarkada bero bat helarazi nahi diegu madrildar guztiei. Azkenik, lehendakariak udaletxeen aurrean 20:00etan elkarretaratzeko deialdiarekin bat egiten dugu, eta Berangon hiru dolu egun deitu ere bai".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.