Arabiarrez dagoen grabazioa atzeman dute Alcala de Henares-en

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 11a, 21:43

Madrilgo Alcala de Henares herrian detonagailuak zituen furgoneta bat atzeman dute Espainiako Segurtasun Indarrek. Detonagailuez gain, arabieraz Koranaren pasarte batzuk jasotzen zituen grabazio bat zegoela agertu du Angel Acebes Espainiako Barne ministroak. Ondorioz, ETAren hipotesia ez ezik, ekintzaile arabiarrena zabaltzen dela adierazi du.

Ekintzaile arabiarren hipotesia zabalik dagoela dio Espainiako Barne Ministerioak - Berria

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun