Otegi: "Nik ezin ditut sinistu Acebesek atzo esandakoak"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 12a, 12:51
Halaber, atentatua ETArena balitz "dudarik gabe, argi eta garbi gaitzetsi egingo" lukeela esan du

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak ETB-2an eskaini duen elkarrizketan adierazi duenez, "sineskaitzak" egiten zaizkio Angel Acebes Espainiako Barne ministroak atzo esandakoak. "Guk atzo egia esan genuen; beste batzuk gezurra", apzimarratu du. Otegiren arabera, atentatuaren egilea ETA izango balitz, "egileen argazkiak, ez dakit nolako frogak..." erakutsiko lituzkete, "baina ez dute egin". Halaber, atentatua ETArena balitz "dudarik gabe, argi eta garbi gaitzetsi egingo" lukeela esan du, eta Espainiako gizarteari ohartarazi dio haien Gobernuak "gezurra" esaten diela.

Jarraitu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun