Ramon Jauregi: "Arinki eman zen informazioa, eta nahastu egin gintuzten"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 12a, 13:06

Ramon Jauregi PSE-EEko Espainiako Kongresurako Arabako zerrendaburuaren iduriko, Espainiako Gobernuak "arinki" eman zuen atzo informazioa, eta, ondorioz, nahasmena sortu zen. "Arinki emandako informazioak lehendakaria nahastu zuen, gu nahastu gintuzten, kazetariak nahastu zituen…", adierazi du. Hori dela eta, "gardentasuna eta argitasuna" eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta nabarmendu du premiazkoa eta larria dela jakitea Madrilgo atentatuak nortzuk egin zituzten gizarteak zein egoeraren aurrean dagoen jakin dezan.


berria.info

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun