ETAren agiria faltan botatzen duela nabarmendu du Patxi Zabaletak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 12a, 14:12

"Al Kaeda bada atentatuaren erruduna, Aznar da erantzulea, eta dimititu egin beharko luke", adierazi du Aralarreko buruak

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailearen arabera, Al Kaeda erakundea bada Madrileko atentatuaren erruduna, "Aznar da erantzulea, eta dimititu egin beharko luke". Espainiako Barne ministro Angel Acebesen dimisioa ere eskatu du Zabaletak, eta ETAren agiria "faltan botatzen" duela azpimarratu du. "Ez dut uste ETAk eragozpen teknikoak dituenik agiri bat kaleratzeko; borondate kontua dela iruditzen zait", adierazi du ETB-2n eskaini duen elkarrizketan. Halaber, ETAri behin-betiko su-etena eman dezala eskatu dio Zabaletak.

Jarraitu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun