Poliziaren arabera, detonagailuak ez dira ETAk erabiltzen dituen bezalakoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 12a, 20:53

Espainiako segurtasun indarretako iturriak aipatu ditu irrati kateak informazio hori emateko

Atentatuen inguruko ikerketa daraman Espainiako Polizia Zientifikoaren arabera, Madrilgo atentatuak egiteko erabili zituzten motxiletan topatutako detonagailuen hondarrak ez dira ohikotan ETAk erabiltzen dituenak bezalakoak. Normalean, ETAk aluminiozko detonagailuak erabiltzen dituela zehaztu dute, eta atzo aurkitutakoak kuprezkoak direla. Halaber, ohikotan ETAk titadine lehergaia erabiltzen duela azaldu dute iturri horiek, baina El Pozoko geltokian topatutako motxilakoa Espainian egindakoa dela.

Jarraitu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun