Atentatuak ETAri leporatzen jarraitzen du Acebesek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 12a, 20:56

Lehergaia ez dela ohikotan ETAk erabiltzen duena aitortu arren, atentatuak erakunde horri leporatzen segitzen du Acebesek. 'Modus operandia'-ri buruzko aztarnetan oinarritu da hipotesi horri eusteko

Angel Acebes Espainiako Barne ministroak hasierako hipotesiari eusten dio, eta Madrilgo sarraskiaren egilea ETA dela esaten segitzen du. Espainiako Segurtasun Indarren ikerketen azken emaitzak jakinarazi ditu Acebesek, eta horien arabera, atzoko atentatuetan erabili zen lehergaia ez da ohiktoan ETAk erabiltzen duena, Goma-2-eco motakoa baizik. Hala ere, lehenesten duten ikerketa lerroa ETAren ingurukoa dela azpimarratu du, `modus operandi'-ari buruzko aztarnetan oinarrituta.

Jarraitu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun