Goiz osoan zehar hipotesiak hasiak ziren, denek esaten ETA zela. Baina zergatik salatzen dugu ETA ez baldin badakigu eurek diren edo ez? Espainiak ez al ditu beste etsai gehiago ala? Zergatik sartu ziren Irakeko gudan eta beste hainbat saltsatan? Aznar lagunak boterea nahi duelako, argi eta garbi.
Politikan aritzen naiz, ez dut esango alderdiaren izena ez dudalako propagandarik egin nahi eta askok eta askok badakitelako zein den. Biolentzia gaitzesten dut, edozein dela. Goiz guztian zehar buruan neukan bakarra zen ETA ez izatea. Azkenean gaur arratsaldeko 6etan ETAk helearazi du berak ez duela zerikusirik atzoko atentaturarekin. Orain nor geratzen zaizu Aznar? Euskaldunok izan gara? Zergaitik ez dugu hasieratik esaten Alkaeda izan dela? Hauteskundeak igandean direlako ez?
Gehiengo absolutua galtzeko zorian zaudete? Ai Joxe Mari laguna, noiz espabilatuko zara? Noiz jarriko dituzu alderdi guztiak hitz egiten irtenbide bat lortzeko? Galdera asko eta erantzunik ez.
Nire elkartasuna helearazi nahi diet hildakoen familia eta lagun guztiei. Nire esperantza da berriro ez gertatzea horrelakorik. Denon artean lortuko dugu bakea eta askatasuna.
P.D: Datorren urtean espero dut nire urtebetetzea hobeto ospatzea, zoriontasunean eta bakean.