Kirol eta gazte taldeek lokal eske

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 13a, 15:28

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Gustatuko litzaidake jakitea zer egiten duen Getxoko Udalak dauzkan lokalekin. Herriko taldeei ez dizkie ematen eta hor daude hutsik.

Lokal beharrean daude kirol eta gazte taldeek eta, ez dituztenez eskuratzen, elizara edo beste lekuetara joan behar izaten dute eske.

Hala ere, kirol eta gazte taldeek beraiei esker dauzkatela lokalak esaten jarraituko du Udalak. Non daude lokal horik? Hutsik al daude? Zer egingo dute lokal horiekin?

Saldu edo alokatu egin dituzte lokal horiek? Zertarako behar dituzte hutsik badaude? Are gehiago, ze iritzi izango dute tokirik ez daukaten taldeek?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun