Barne Ministerioak jakitera eman dituen datuen arabera, PSOEk irabazi ditu hauteskundeak. Hamar milioi eta erdi boto baino gehiago eskuratu ditu, hau da, botoen %42,6. Emaitza horiekin, 164 diputatu lortu ditu PSOEk, aurreko hauteskundeetan baino 39 gehiago.
Alderdi Popularrak 148 eserleku eskuratu ditu, botoen %37,6 lortuta, eta CiUk 10 lortu ditu. Dena den, 2000.ean baino 5 diputatu gutxiago eskuratu arren, hirugarren alderdia izaten jarraitzen du.
ERCk 2000. urtean baino 7 diputatu gehiago eskuratu ditu eta, 8rekin, laugarren postura igo da. EAJk emaitza bera lortu du, eta 7 diputatu izango ditu datozen lau urteotan. IUk 5, CCk 3 eta BNGk 2.
Chunta Aragonesistak eta Eusko Alkartasunak diputatu bana lortu dute, azken urteetan bezala. Hauteskunde hauetako berritasuna Nafarroa Bai koalizioak lortutako diputatua izan da, 60.000 boto izan baititu.
Gora egin du parte hartzeak
Oro har, parte hartze haundia izan zen atzoko hauteskundeetan. Espainian, batez beste, %77ko parte hartzea izan da, duela lau urte baino bederatzi puntu gehiago. Euskal Autonomi Erkidegoan ere datua antzerakoa da; %75era iritsi da parte hartzea, azken hauteskundeetan baino hamabi puntu gehiago. Nafarroan, 11 puntu hazi da parte hartzea; %77koa izan baita.
Euskal Autonomia Erkidegoan:
* EAJ-PNV, 417.154 boto, 7 diputatu
* PSE-PSOE, 336.958 boto, 7 diputatu
* PP, 232.577 boto, 4 diputatu
* EA, 80.613 boto, diputatu bat
* EB-IU, 101.724 boto
* Aralar-Zutik, 38.319 boto
Nafarroako Foru Erkidegoan:
* UPN-PP, 125.924 boto, 2 diputatu
* PSOE, 112.863 boto, 2 diputatu
* Nafarroa Bai, 60.552 boto, diputatu bat
* IUN-NEB, 19.751 boto
* CDN, 5.512 boto
Bergarako Proposamenak 120.000 boto lortu dituela agertu du Otegik, eta elkarrizketarako deia egin die euskal alderdiei - Berria
ERCk hazkunderik handiena izan du 8 eserleku lortuz - Berria