Lehengo atalean, sei bertsolariak lehiatu ziren eta hona hemen lortutako puntuazioa.
1.- Xabier Paya (255 puntu)
2.- Iñaki Apalategi (244,5 puntu)
3.- eta 4.- Beñat Lizaso eta Jokin Labaien berdinduta (242na puntu)
5.- Andre Lizarralde (221,5 puntu)
6.- Egoitz Zelaia (212,5 puntu)
Bigarren atalean, Xabier Payak eta Iñaki Apalategik jokatu zuten III. Abra Sariko txapela, 0 puntutik hasita. Hauxe emaitza:
1.- Xabier Paya (144,5 puntu)
2.- Iñaki Apalategi (140 puntu)
Beraz, Xabier Paya dugu aurtengo txapelduna. Sariketa honen lehenengo edizioan, 2002an, Nerea Elustondo urretxuarrak lortu zuen txapela; iazkoan, berriz, Jon Martin oiartzuarra nagusitu zen.
Martxoaren 13an (larunbata) Abra Saria gazteentzako bat-bateko bertso-sariketaren hirugarren edizioa jokatu zen Areetako Andres Isasi Musika Eskolan eta Xabier Paya izan zen irabazle. Besteak beste, Egoitz Zelaia (Hendaia), Ander Lizarralde (Oiartzun), Iñaki Apalategi (Beasain), Beñat Lizaso (Azpeitia) eta Jokin Labaien (Arrasate) bertsolariekin lehiatu zen algortarra.