"Autoritateari desobedientzia' egitea leporatuta, hilabetez egunean 5 euro ordaintzeko eskaria egin die fiskalak EHUko ikasleei
Epaiketan nahasmena sortu da une batean lekuko bezala deklaratu duten bi ertzainek bertsio kontrajarriak eman dituztelako
Iazko martxoan EHUko 38 ikaslek eta irakasle kaleratu batek Leioako campusean 'Egunkaria'-ren aldeko itxialdia egin zutela eta, gaur izan dute epaiketa 39ek Getxoko epaitegian. Fiskalak "autoritateari desobedientzia" egitea leporatzen die auzipetuei, eta hilabetez egunean 5 euro ordaintzeko eskaria egin die. Hala ere, epaiketa nahasia izan da, lekuko bezala deklaratu duten bi ertzainek gertakarien bertsio kontrajarriak eman dituztelako. 'Egunkaria'-ko langile ohiak Getxon izan dira ikasleei elkartasuna adierazteko. Martxelo Otamendi 'Egunkaria'-ko zuzendari ohi eta egun 'Berria'-ko zuzendaria denak auzia artxiba dezala eskatu dio epaileari, "ez baitauka ez hanka eta ez bururik modu baketsuan protesta egiten ari ziren ikasleak epaitzea.
Gehiago irakurri