Antigüedadek elkartasuna adierazi die epaituriko ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 16a, 22:21

Errektoregaiak dio unibertsitatean sorturiko gatazkak elkarrizketarekin konpondu behar direla, eta ez judizializatuz

Iñaki Antigüedad Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregaiak uste du unibertsitatearen barruan sorturiko gatazkak "elkarrizketaren bidez" konpondu behar direla, "judizializatu gabe". Kasu horietarako, ikaslearen defendatzailea sortzea proposatu du. Antigüedadek elkartasuna adierazi zien Euskaldunon Egunkariaren itxiera salatu eta Ertzaintzak unibertsitatetik atera zituen ikasleei. Horretarako, Getxoko Epaitegian egon zen atzo, bertan egin baitzen duela urtebete Egunkariaren itxiera salatzeko unibertsitatean itxialdia egin zuten ikasleen aurkako epaiketa.

Adierazpen eskubidea "besterenezina" dela nabarmendu ondoren, EHUko errektoregaiak azpimarratu zuen "neurriak" hartuko dituela adierazpen eskubidea bermatu ahal izateko. Zentzu honetan, bere esanetan, "segurtasun-enpresen funtzioa argitu eta kontrolatu behar da, eta bere betebeharrak unibertsitatearen ondarearen zainketara mugatu eta kontrol akademiko zorrotz baten azpian jarri behar dira, zerbitzu parapoliziala bihurtu gabe".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun