Euskal Herriko historia ikastaroa, datorren astean, Egizuren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 17a, 20:11

Yoga ikastaroan izena emateko aukera dago

Egizu egitasmoaren eskutik, "Euskal Herriko historia" ikastaroa eskainiko dute, martxoaren 23tik 25era eta hilaren 30etik apirilaren 1era, GITE-IPESeko kideak. Eskolak 19:30etik 21:30era izango dira, Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8). Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa izango da.

Izena emateko edota informazioa eskatzeko:
Helbidea: Karitatea, 1 - 10. bulegoa Algorta
Tel: 944 914 357 - 605 739 916
email: egizu@hotmail.com

EDUKIAK

Euskal Nazionalismoa
- Sorrera: Sabino Arana
- Postaranismoa (1903-1930)
- Nazionalismoa Errepublikan
- Nazionalismoa eta Gerra Zibila
- Nazionalismoa erbestean (1938-1947)

Euskal Herria, globalizazioaren aroan: gaurko eta etorkizuneko erronkak
- Lau golbalizazioak
- Europaren eraikuntza
- Euskal Herria bidegurutzean

Yoga ikastaroa

Oraindik ere, ikasturte amaera arte, Egizu egitasmoak antolatutako Yoga ikastaroan izena emateko aukera dago. Eskolak astelehen eta asteazkenetan ematen dira, Algortako San Nikolas ikastolan, 20:30etik 22:00etara. Izen emateko, 25 euro ordaindu behar dira hileko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun