Udalerriko ostalaritza-lokal eta saltokien barruan zein kanpoan sortzen den soinu maila neurtzeko kontratuak 2004ean luzatzea erabaki du aste honetan Udal Gobernu Batzordeak. Lan honetaz arduratzen den enpresak taberna, jantoki, dantzatoki eta industria instalazioetan egiten ditu neurketak, bai egunean zehar, bai gauean. Iaz 2.641 euro bideratu ziren honetarako eta, zarata dela eta, 33 salaketa egon ziren udalerrian.