"Hondartza garbitzera anima zaitez!" kanpaina egingo dute Atxabiribilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 17a, 21:41

Gazteek hondartza garbi dezatela sustatu nahian antolatutako kanpainaren berri emango die, martxoaren 18tik (bihar) aurrera, Ander Deuna Ikastolako, Zipiriñe Eskolako eta Sopelana BHIko ikasleei Sopelako Udalak. Petxa-Txuri Surf taldeak antolatuta eta Surfrider Foundationek koordinatuta dago egitasmoa. Martxoaren 20an (larunbata) egingo da, 11:00etatik aurrera, Atxabiribil hondartzan.

"Hondartza garbitzera anima zaitez!" izena jarri diote ekimenari eta "Sopela gizabidearen alde" kanpainaren barruan dago. Ricardo Ibarra alkateordeak adierazi duenez, "gazteenei zuzenduta dago ekimena, hain zuzen ere, arazo horretaz jabe daitezen". Gainera, "jaigiroan" egin nahi dute ekitaldia. Hamaiketakoa ere egongo da bukaeran.

Besteak beste, plastikoak, beirak, papera... jasoko dituzte hondartzatik, gero hauek birziklatzeko. "Parte hartu nahi duten guztiek garbitzeko gogoa eta arropa zaharrak baino ez dute jarri beharko; eskularruak, palak eta erratzak guk jarriko baititugu", gaineratu du Ibarrak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun