Irak eta Palestinako okupazioen aurkako elkarretaratzea bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 17a, 22:27

Irak eta Palestinako okupazioak salatzeko ekintza deitu du Areetan, martxoaren 18rako (bihar), Antiglobalizazioa Herri Ekimena erakundeak. Izan ere, martxoak 20an (larunbata) urtebete egingo du Iraken bonbardaketak hasi zirenetik. Hori dela eta, mobilizazio ugari antolatu dira nazioarte mailan. Besteak beste, gerraren kontrako murala, musika, propaganda banatu eta kandelak piztuko dira, bihar, Areetako Xake plazan, 19:00etatik aurrera. Horretaz gain, larunbatean, 17:30ean, Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera dei egiten dute Antiglobalizazioa Herri Ekimena erakundekoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun