Iraultza zure etxepean! - Osoitz Elkorobarrutia / Zuhar-eko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 17a, 22:33
Testu hau ez da informatikan adituak direnentzat, baina bada teknologiaren kontrola berreskuratu nahi dutenentzat.

Testu hau mundu berri bat eraikitzen ari direnentzat da, eta tresna berriak ezagutzeko gonbite bat.

Teknologiak zaindutako gure bizitzen atal horretan ere badago herri iraultza bat martxan, eta honen aurpegia Software Librea da.

Iraultza hori zure etxepean ere gertatzen ari da, Leioako Gaztetxean 2001. urtetik biltzen den Metabolik kolektiboak X-Evian GNU/Linux banaketaren 0.4 bertsioa aterako du laster kalera.

X-Evian tresna politikoa izateko asmo argiz egindako sistema eragilea da, eta irizpide sendoz eraikitakoa.

Informazioz josia dator, teknikoa zein aktibista, bideoak, hitzaldiak, laguntza. Hamaika kategoria ezberdinetan antolatutako formatu askotariko dokumentazioa.

Kontsumismoaren logikaren kontra, ordenagailu zaharrei bizitza berria emateko asmoz, X-Evianek lehenetsi dituen programak boteretsuak dira baina baliabide gutxi behar dituzte. Formatu ezberdineko informazioaren sormenerako beharrezkoak diren programen aukeraketa bereziki ona da, eta ordenagailu indartsu bat duenak bideoa, 3D eta bestelako programa libre onenei ere etekina atera ahal izango die.

Informatikan adituak ez direnei bidea errazteko egin den ahalegina goraipatzekoa da, erabiltzeko instalatzea ez da beharrezkoa, CDtik abiarazita badabil, baina botoi bat zapalduz instalatu daiteke, eta ia dena berez konfiguratzen duenez Linuxera heldu berriak izan ohi duten arazorik handiena ezabatzen dute.

Hasierako menuak Euskara, Gaztelania eta Ingelesa eskeintzen ditu. Oraingoz ez dago oso osorik euskaraz, baina euskalgintza soft librearen eremuan indartu ahala helburu hau hurbilago dago.

Kontuz erabili, zure bizitza aldatu dezake.

Zer da X-Evian:
http://www.sindominio.net/metabolik/x-evian/eu/x-evian.html

Webgune nagusia eta deskargak (*):
http://www.x-evian.org

(*) Hau idazterako orduan 0.4beta1 bertsioa da argitaratutako azkena,baina behin betiko 0.4 bertsioa kaleratzear dago, eta azken hau deskargatzea gomendatzen dut.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun