Berrehun lizar eta urki landatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 18a, 21:47

Gainontzeko udalerriak baino pare bat aste beranduago, Zuhaitz Eguna ospatu da gaur Getxo udalerrian. Besteak beste, 200 zuhaitz inguru landatu dira (lizarrak eta urkiak), Larrañazubi Ikastetxetik eta ibaitik hurbil. Lan hauetan Zubileta eta Larrañazubi Ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 80 bat ikaslek parte hartu dute (biei eman zaie bandera berdea).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun