Larunbat gauean istripu bat gertatu zen Berango aldean, Getxotik Sopelara doan errepidean. Mutil bat harrapatu ostean, gidariak ihes egin zuen. Bitartean, anbulantzia eta Ertzaintza etorri ziren errepidea moztuz. Osasun zerbitzuek mutila hartu eta ospitalera eraman zuten, hanka batean baino ez zeukan zauria.
Hala ere, zer egin beharko lukete ihes egiten duten pertsona horiekin? Nire ustez, gida-baimena betiko kendu beharko liekete. Beste alde batetik, zaurituaren ospitalizazioa eta errehabilitazioa euren poltsikotik ordaindu beharko lukete. Eta azkenik, kartzelaratuak izan beharko lirateke, ihes egiteagatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.