96 urte pasatu dira gertaera horretatik hona eta gauza ugari aldatu egin dira. Emakumea lan munduan sartu da, ikasteko aukerak ditu, negozioak martxan jarri dezake bere senarraren baimenik gabe... Hala ere, diskriminazioak gure inguruan dirau. Egunero irakur dezakegu egunkarietan emakume bat hil dela inork pentsatzen ez zuen senarrak jipoitu duelako (badakigu, etxean otso eta kalean uso) edo emakume batek bere nagusia salatu duela gehigikeria jaso duelako.
Emakume bat gizon batek egiten duen lan berberagatik ehuneko 25a baino gutxiago irabazten du. Enpresen ehuneko batak bakarrik dauka emakumeak kargu direktiboetan. Datu hauek ikusita, ondorioztatu dezakegu emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ez dela lortu.
Baina diskriminazioak ez dira soilik lan munduan gertatzen. Somaliako emakumeen ehuneko 98ak erauzketa jasan behar dute. Batula Mursal, Emakumeen Erakundeen Koalizioko presidentak azaltzen duenez, erlijioak ez du behartzen erauzketa praktikatzera, honek gaixotasunak hartzeko erreztasunak ematen baitu eta harreman sexualetan ez gozatzera eramaten baititu. Honi aurka egiteko, lehenengo kanpaina martxan jarri da eta bere helburu nagusia 15 urte barru biztanleriaren ehuneko 80ak erauzketarik ez jasotzea da.
Josune Barrena, AEDko (Asociación de Empresarias y Directivas de Bizkaia) presidentak dio, zerbait lortzeko batu behar garela, denak elkartuta bakarrik baino gehiago lortuko baitugulako.
Bilboko Udalak, adibidez, II. Plangintza sortu du bi sexuen arteko berdintasuna lortzeko.
Emakumeok ez dugu eskatzen lan berdinak edukitzea bakarrik, edota soldata berdinak izatea, baita ere eskatzen dugu: lanetik bueltatzerakoan gizonek etxean lan egitea, umeekin jolastea, emakumeok lan asko egiten baitugu, bai kalean, bai etxean eta esaten den moduan"amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen" baina guzti honen gainetik benetan gustatuko litzaigukeena da noizbait egunkari batean irakur ahal izatea "Matxismoa bukatu da" eta hortik aurrera, emakume gehiagok tratu txarrik ez jasotzea.