Horretarako, tresna eta prozedura batzuk abian jarriko ditu interesaturik dauden ikasleen esku, "laneratzearen zeregin zailean" gidatu eta laguntzeko.
EHUk eta BBK Gazte Lanbideak Fundazioak elkarlanaren bidez abiatu dute ekimena. Erakunde biek ordainduko dute zerbitzua, bakoitzak gastuen ehuneko 50 bere gain hartuz. Erakunde bakoitzak bestearen lana osatuko du, eta biek euren baliabiderik onenak jarriko dituzte langintza honetan. Hala, lan bila dabiltzanak Lanbideratze Zerbitzuan bildutako indarron ahalmen guztiaz baliatu ahal izango dira.
Informazio gehiago:
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Agirre Lehendakaria, 83 - AC22 bulegoa - Bilbo
Tel: 94 601 36 79 (Astelehenetik ostegunera, 8:15etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era. Ostiraletan, 8:15etik 14:00etara)
email: unilan@lg.ehu.es
Txostena: Lanbideratze Zerbitzua.pdf (erderaz)