Irratsaio berria Uribe Kostako gazteek jasaten duten errepresioaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 22a, 22:33
Asteartero 21:00etatik 22:00etara Koska Irratiako (104.1 FM) "Gazte Uhinak" irratsaioan

Algortako Gazte Asanbladak Koska Irratian, asteartero, 21:00etatik 22:00etara egiten duen "Gazte Uhinak" irratsaioan gazteen aurkako errepresioaren inguruko atal berri bat sartu dute, eta horretarako guztion laguntza behar dutela adierazi dute. Beraz, gazteen aurkako errepresioaren inguruko berriak, albisteak, iruzkinak eta beste zeozer bidali nahi dutenentzako sastrakagaztetxea@hotmail.com helbidea jarri dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun