Birziklatzeko edukiontzietan utzitako etxeko hondakinen portzentaia hondakin guztien ehuneko 14,52koa izan zen. Hala ere, hondartzetako, udal lorazaintzako, Garbiguneko edo beste mota batetako hondakinak ez daude datuetan. Guztira, birziklatzeko bildutakoa ehuneko 20a izan zen, Fernando Burzako Getxoko Udaleko Ingurugiroko saileko arduradunaren arabera.
Birziklapena gehien areagotu den urtea da 2003a, (%20,68), ondoren fluoreszentena (%14); paperarena eta beirarena ere areagotu egin ziren; ontzienak behera egin zuen (%1,14) eta pilena mantendu egin zen.
Sortutako arazoei dagokienez, batez ere merkatariek papera edo kartoizko kutxak bere edukiontzietatik kanpo uztea eta botilak ordu ez egokietan edukiontzietan sartzea dira. Gauza hauek konpontzeko, Udalak kontzienziazio kanpainiak jarriko ditu martxan eta beira kopuru handiak errezago utzi ahal izateko edukiontzi handiagoak ipintzeko aukera ere aztertzen ari da.
Orokorrean, 2000 urteaz geroztik birziklatzeko joera goranzkoa izan da atal guztietan, guztira ehuneko zortziko hazkundea izan baitu. Datu hauen arabera, 2000an eragindako hondakinak iazkoak baino gehiago izan ziren. Horiek oso positibotzat jo ditu Iñaki Zarraoak Getxoko alkateak.
Udalak hondakinak kudeatzeko duen kalitate-sistemarekin eta " 21eko Tokiko Agenda" delakoarekin bat dator, "jasangarritasuna eta garapen jasangarria kontuan hartzen dutelako" alegia.