Udaletxeko hallean, Bakea eta Tolerantziaren aldeko Usoaren aurkezpena burutuko da 19:00etatik aurrera. Sopelako Institutoko ikasleek margozturik eta beraien irakasleek koordinaturik, Roberto Zalbidea artistak egin du usoaren diseinua. Beiraz egindako eskultura, herriko jendeari aurkeztuko diote biharko ekitaldian. Usoak askatu eta lunch-a ere egongo da bertan. Udalak sopeloztar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!