Bizkai Buru Batzarrerako hautagai izango da Zarraoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 23a, 22:37

EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria aukeratzeko hauteskundeetara aurkeztuko da Iñaki Zarraoa Getxoko alkatea, atzo "El Correo Digital"-ak jakitera eman zuenez. Aste honetan bertan emango zaio hasiera lurralde ezberdinetako zuzendaritzak berritzeko barne prozesuari. Apirilaren 4an egingo den lehen itzulian, BBBko lehendakaritzarako eta bestelako zuzendaritza postuetarako hautagaiak aukeratuko dituzte lurraldeko 124 udal batzarrek. Hain zuzen ere, gutxienez, erakunde horietako biren babesa eduki beharko dute, hautagai izendatuak izan eta bigarren itzulira pasatzeko, BBBrako hauteskundeetan lehiatu nahi direnek.

BBBko hauteskundeetara aurkertuzko da Zarraoa, Joseba Egibarren aldeko sektorearen ordezkari modura. Izan ere, Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria aukeratzeko hauteskundeetan, Josu Jon Imazen alde agertu zen Iñigo Urkulluk zuzentzen duen Bizkaiko exekutiba. Getxoko alkateak adierazi duenez, bi sektoreak oso parekatuta egon ziren orduan, "era lasai eta eredugarrian burutu zen hautes-prozesuan". Oraingoan ere, pentsa daitekeenez, bi sektoreak lehiatuko dira, BBBko lehendakaria nor izango den erabakitzeko.

Besteak beste, BBBko 12 burukideak, Lurralde Tribunaleko 5 kideak (hiru titular eta bi ordezko) eta Nazio Batzordea osatuko duten 32 bizkaitarrak (24 titular eta 8 ordezko) aukeratuko dituzte.

Lehen itzulia amaituta, apirilaren 5era arte, Berme Batzordera bidali ahal izango dira udal batzarrek hartutako erabakiak, eta apirilaren 16ra arte egongo da denbora konpondu beharreko akatsen bat badago edota hautagairen bat atzera bota nahi badu. Horren ostean, zerrenda ofiziala emango dute.

Bigarren itzulia, berriz, apirilaren 26a eta maiatzaren 4a bitartean egingo da, udal batzarrek euren hautagaiak aukeratu ditzaten. Azkenik, maiatzaren 8an emango zaio amaiera prozesuari, Bilzkaiko Ohiko Batzarra batuz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun