Historian lehen aldiz, sufragio unibertsal ponderatuaren sistema erabiliko dute Unibertsitateko errektore berria eta klaustroko kideak nortzuk izango diren erabakitzeko
Parte hartzeko deia egin du Manuel Monterok
Boto elektronikoa erabiliko dute
Euskal Herriko Unibertsitateko (
EHU) 59.000 kidek baino gehiagok bozkatu ahal izango dute martxoaren 24ko hauteskunde egunean, Unibertsitateko errektorea eta klaustroa hautatzeko hauteskundeetan. Historian lehen aldiz, sufragio unibertsal ponderatua erabiliko da EHUko hauteskundeetan, hau da, Unibertsitateko sektore guztiek izango dute boto eskubidea, eta zazpi hautagaien artean gustukoen dutena aukeratu ahal izango dute: Iñaki Antiguedad, Francisco Doñate, Marisol Esteba, Ander Gurrutxaga, Javier Muniozguren, Juan Ignacio Perez eta Antonio Rivera.
Gehiago irakurri