Gaur da eguna Euskal Herriko umerik erdiak erdaldun atertzen dala eskolatik, euskara eskola bidez jasotzeko deuken eskubidea ez Jaurlaritzak, ez Nafar eta Frantses Gobernuak , ez dotseelako betetzen ume guztiei. Tafallako euskaldunek inolako eskubiderik ez deukela euskaraz bizitzeko legez ukatu egiten zaielako. Baionako epaitegian espaiñolek euskaraz egiteko eskubidea deuke, baina Baiondarrak ez erabaki politikoen porazuz. Eta pariseko euskal presoei euskaraz deklaratzeko itzultzailea ukatu egiten dake, erabaki politikoen porazuz.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako alderdi abertzale batzuek, beti errepikatu egin daure euskara ez dala politizatu behar. Era berean hizkuntza politika zehatza egin daure, hizkuntza eskubideen kontrakoa barrez. Eta hara, urteetan euskara eta politika ez nahastea aldarrikatu izan daurenak Nafarroa Bairen alde ahalegin betean sartu direz,
Euskarak jasaten dauen egoera kanbiateko eta euskalgintzako lagunez josiriko plantelagaz. Betidanik, euskarak atarabide soziopolitikoa behar dauela esan dogunoi , behingoz, arrazoia emoten
Beharrak birtutea dakarrelako edo.