Antolaketan parte hartzeko deia
'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Joseba Iriondo ETBko kazetariak, hitzaldi bat eskainiko du ostegun honetan (martxoak 25), arratsaldeko zazpietan, Sopelako Udaletxeko Hall Kulturalean, "Urtebeteko okupazioa Iraken" izenburupean. Joseba Iriondo Bagdadeko Palestine Hoteletik lekuko zuzena izan zen 2003. urteko udaberrian Iraken burutu zen gerran. Bertatik bidaltzen zituen bere kronikak ETBrako.