Juan Ignazio Perez Iglesias eta Iñaki Antiguedad izango dira bigarren itzulian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 24a, 23:15

Ikasleen parte hartzea oso handia izan dela azpimarratu du Manu Montero egungo errektoreak

Manu Montero EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak eman ditu bere ordezkoa aukeratzeko bozketaren emaitzak: Juan Ignazio Perez Iglesiasek botoen %20,037 jaso ditu eta Iñaki Antiguedadek %17,085. Gainerako bost hautagaiek irakasle bi horiek baino emaitza kaskarragoak izan dituzte. Nolanahi ere, inork ez du gehiengo absoluturik erdietsi, beraz, bigarren itzulia egingo da, eta Perez Iglesias eta Antiguedad lehiatuko dira bigarren bozketa horretan. Montero errektoreak ikasleen parte-hartzea oso handia izan dela nabarmendu du.

Gehiago irakurri

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun