Getxoko Gobernu Batzordeak bide antolaketako lan ezberdinak esleitu ditu Erromon, besteak beste, Gorbea eta Kresaltxu; Gorbea-Serantes eta Zubieta, eta Serantes eta Errekagane kaleetako gurutzebidetan egingo direnak. Erromoko bide antolaketa lan hauen aurrekontua 287 mila eurokoa da eta egiteko epea hamar astekoa, eta Udalak duen Irisgarritasunaren planaren barruan daude sartuta.
Iñaki Zarraoa alkatek aurreratu duenez "espaloiak zabalduko dira -oinezkoentzat lasaitasun handiagoa eskaintzeko-, pasabideak altxatuko dira -irisgarritasuna errazteko eta trafikoa lasaitzeko-, espaloiak jeitsiko dira , zorua asfaltatuko da eta zeharkako seinaleztapena jarriko da".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.