Joan den urtean 24.153 kg elikagai bildu ziren Getxon eta Udalak 18 mila euro eman zuen Garapenerako Lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru laguntzetan.
NBEko Elikagaien Mundu Programaren arabera, fondo eskasak erabil daitezke elikagaiak lortzeko, honetan lagun dezakeen kontribuzio erregularrik ez baitago. Gainera, murriztapen honek errefuxiatuen osasunean eragin handia izango duela ere adierazten da, batipat bost urtetik azpiko haurrengan eta haurdun edo edoskitzaroan dauden andrazkoengan.
Kanpaina, datorren apirilaren 2ra arte luzatuko da eta hiritar orori dago zuzenduta, baina bereziki ikastetxetan egingo da. Ondoren, oraindik zehaztu barik dagoen asteburu batean, Leioako Artea eta Abantzadan dituen saltokietan ere elikagai bilketa egingo du Eroski taldeak.
Argibide gehiago honako telefono zenbaki hauetan: 655 740 681, ATFAL Elkartearena, edota 94 466 01 30, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuena.