Enpresagizon orok parte hartu ahal izango du lehiaketa honetan, bakarka zein taldeka. Gizonezkoa bada 18 eta 35 urte bitarteko adina izan beharko du; emakumezkoa bada, berriz, 18 urtetik 40 urte bitartekoa.
Egitasmo berriztatzaileak, kanpora begirako irudia, udalerri horietan sortutako lanpostuak, enpresan egindako inbertsioak, enpresa zabalkundearen aurreikuspena, enpresaren kokapena edo enpresaren barruan lan egiten duten emakumezkoen kopurua kontuan hartuko dira.
Lehiaketa honetako sariak honelako hauek izango dira: lehenengoa bost mila eurokoa -aurkeztutako maila guztien artean banatzekoa-. Halaber, bi mila euroko sari bana, lehiaketa hau bultzatzen duten Behargintza guztietako bakoitzean.
Informazio guztia eskuragarri dago egitasmo honetan parte hartzen duten Behargintza guztietan: Erandio, Mungialde, Txorierri, Uribe Kosta eta Getxoko Behargintzan, Algortako San Martin kaleko 17an, baita Getxoko webgunean www.getxo.net, posta elektronikoz behargintza@getxo.net edo 94 466 01 40 telefonora deituz.
Erandio, Mungialde, Txorierri eta Uribe Kostako Behargintzen laguntzarekin "Enpresa Ekimenaren" bigarren lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea ireki du Getxoko Udalak. Egitasmo honetan