Euskal presoen aldeko elkarretaratzea Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 25a, 22:54
"Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopean, hilaren azken ostiraleko elkarretaratzea ostiralean (martxoak 26), 20:00etatik aurrera,- Telletxen (metro geltokiaren aurrean)

Hilero azken ostiraletan Etxerat elkarteak deitutako elkarretaratzea dagoeneko erreferentzia bat da "Euskal Presoak Euskal Herrira" aldarrikapenaren inguruan. Denon Artean Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean herriko sektore guztiaren adierazpenaren bilgunea izan nahi du elkarretaratze hau. Ez dago aitzakirik, Getxon 14 preso ditugunean, eta presoak Euskal Herrian biltzeak gatazkaren konponbidean aurrera egitea denean, aldarrikapen hau ez babesteko.
Euskal Preso Politikoak Euskal Herrian behar dute izan, Euskal Herriko prozesu politikoan presente izan nahi dutelako, Irlandan preso errepublikarren presentziak erabateko garrantzia izan zuen bezala.

Taloak amnistia tabernan barikua eta zapatuan (martxoak 26 eta 27), 20:00etatik aurrera, Algortako Sarrikobaso kaleko Amnistia Tabernan

Elkartasuna bideratzeko modu asko daude. Ondo pasatzeaez da elkartasunaren oztopo izan behar. Amnistia Tabernak talo goxoak (jende guztiak dio onenak direla!!) aterako ditu berriro hilaren azken barikuan bai eta aratosteak direla-eta zapatu honetan ere.

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren
Agerkari Elektronikoa jaso nahi baduzu bidali beraren posta-e helbide honetara: oihua@kaixo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun