Salgai daude dagoeneko Ruper Ordorikaren emanaldirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 26a, 19:55
Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldien barruan, emanaldia eskainiko du, apirilaren 2an, Ruper Ordorikak. Ander Deuna eta Betiko Ikastoletan, Ibilaldiako dendetan, Sopelako Udaletxeko Kultura Hallean, Sopelako Laiak tabernan eta BBKko orotarako kutxazainetan erosi daitezke jada sarrerak. Salneurria 8 eurokoa da, aldez aurretik, eta 10 euro egunean bertan. Sopelako Urko Kiroldegian izango da ekitaldia, 21:00etatik aurrera.
Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun