Herriko preso politikoen trasladoak salatu ditu gaurko udalbatzan Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 26a, 21:49

Getxo Bizia plataformak udalerriko preso politikoen lekualdatzeak salatu ditu gaur egin den udal osoko bilkuran. Izan ere, azken hilabete honetan Anjel Figueroa Palentziatik Kordobara eraman dute, Jagoba Terrones Madriletik Jaenera, Orkatz Gallastegi Madriletik Castellora eta Martin Etxegarai Madriletik Albazetera.

Getxo Biziako kideek salatu dutenez, "suntsitze politika sistematikoa" ari dira pairatzen euskal preso politikoak. "Estatuaren legeen arabera ere kalean behar luketen pertsonak gartzelaratu egiten dira berriro ere, besarkada bat Marian, eta gartzela barruko bizi baldintzak gero eta gehiago okertzen", gaineratu dute. Halaber, Udalak presoen senideei eskaintzen dizkien dirulaguntzak auzitan ez jartzeko eskatu diete PP eta PSE-EEko zinegotziei, eta presoen urruntze eta dispertsioarekin behingoz amaitzeko sozialistei.

Interbentzioa herritarrentzako txandan egin behar izan du Getxo BIziak, denok dakigunez, plataforma hau baztertuta baitago Udalan. Bide batez, interbentzioak daukan garrantzia azpimarratu du Algortako Amnistiaren Aldeko Migimenduak, "demokrazia falta adierazteaz gain, udaleko beste talde politikoek presoen gainean ezer jakin nahi ez dutelako".

Martxoko Udalbatza - Getxo Bizia

Urte hasieratik 36 preso aldatu dituzte destinoz, eta horietako 35, urruntzeko - Berria (2004 Mar 26)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun