Fosil, genealogia eta heraldika erakusketa Berangoko Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 29a, 22:22

Gaurtik apirilaren 18ra arte, "Iraganetik gaur egunera, gaur egunetik iraganera" erakusketa hartuko du Berangoetako Kultur Etxeak. Besteak beste, Alberto Díez de Tubillexen eta Iñaki Fernández de Arriagaren lanak (fosilak, genealogiak eta heraldika) daude ikusgai, goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara. Larunbat eta jaiegunetan itxita egoten da erakustaretoa.

Erakusketa bi zatitan dago banatuta. Batetik, Alberto Díez de Tubillexak egindako Genealogia eta Heraldika lanak ikus daitezke. Hauek argazki-paper laminatan daude aurkeztuta, kolorez margoztuta eta historiaren azterketaren arabera sailkatuta.

Beste alde batetik, Lurrean bizitzaren bilakaerari buruzko lanak daude ikusgai, Iñaki Fernández de Arriagaren eskutik. Besteak beste, mural multzoak eta sei bitrinek osatzen dute erakusketaren bigarren zatia. Hauetan egileak berak sailkaturiko fosilak daude. Horretaz gain, animalia multzo ezberdinak, Bizkaiko mapa geologikoa eta fosil bizien irudiak agertzen dira beste kartel batzuetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun